Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1200

IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan, Gainbegirale (Haurren Ospitaleko Kudeaketa Klinikoko Unitateko Pediatriako Zainketa Intentsiboak) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak deialdia egin du Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan (Haurren Ospitaleko Kudeaketa Klinikoko Unitateko Pediatriako Zainketa Intentsiboak) gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila helbide honetan argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, han adierazten den epean.

Donostia, 2016ko otsailaren 22a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea,
E. (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

JUAN RAMÓN DE LA PUENTE PAGOLA.


Azterketa dokumentala