Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1195

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 14koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez zozketa iragartzen baita epaimahaikideak eta baremazio-batzordekideak izendatzeko, hautaketa-prozeduretan jardun dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez (2016ko otsailaren 9ko EHAA), deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozeduretarako.

Zozketa egingo da agindu horren 5.2.2 eta 5.4 oinarrietan aurreikusitako moduan. Lurralde-mailan egingo da, kontuan hartuta zer lurralde historikotan dagoen espezialitate bakoitzeko epaimahaiaren eta baremazio-batzordearen egoitza. Ezin badira epaimahai eta balorazio-batzorde guztietako kide guztiak izendatu, lurralde-mailako irizpidearen arabera, gainerako bi lurralde historikoetako karrerako funtzionarioekin osatuko dira.

Zozketa egin baino lehen, egoitzak argitaratuko dira, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Horregatik guztiarengatik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea epaimahaikideak eta baremazio-batzordekideak izendatzeko zozketa. Kide horiek jardungo dute Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozeduretan. Zozketa egingo da:

Eguna: 2016ko apirilaren 13a.

Ordua: 10:00.

Tokia: Lakua 2 eraikineko 3. aretoan (sarbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 14a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala