Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1194

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 26koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoan Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluak xedatutakoa betetzeko (EHAA, 1989ko uztailaren 28koa), eta 6/1989 Legearen 10.1 artikuluak esleitzen dituen eskumenak oinarritzat hartuta, erabaki da ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostua betetzea izendapen askearen prozeduraren bidez, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bidez iragarritako deialdiko lanpostua eranskinean adierazitako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabidean datu pertsonalak eta gaur egun betetzen ari diren lanpostua ere adierazi beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izangaiek, eskabidearekin batera, honakoak adieraziko dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai, hala bada, enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ezagutza, eta izangaiak adieraztea egokia dela iritzitako gainerako meritu guztiak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak eta adierazitako merituak egiaztatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira. Era beran, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete izangaiek.

Laugarrena.– Deialdi hau Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ebatziko da; ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Osalanen zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2016ko otsailaren 26a.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Plangintzako zuzendariordea (512066 kodea - 1. dotazioa).

– Lekua: Osalan – Plangintza Zuzendariordetza.

– Erakunde autonomoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

– Destinoko udalerria: Barakaldo.

– Taldea: A.

– Kidegoak: A - S, X02EU.

– Destino-osagarriaren maila: 29.

– Berariazko osagarria: 0-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.

– Derrigortasun-data: ez du.


Azterketa dokumentala