Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2016ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1193

IRAGARKIA, 40/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, María Sandra Serrrano Vigo andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 40/2016 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, 2015eko apirilaren 22ko Administrazio Kontseiluko Erabakiaren kontra, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak irailaren 9an emandako 928/2014 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duenaren kontra. Izan ere, ebazpen horren bitartez, administrari laguntzaileen kategorian, txanda irekian, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu zen (2011ko EPE).

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak xedatzen duena betez, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Ezezagunak direnez Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak, iragarki hau argitaratzen da honako hau betetzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak dioena, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko zenbait neurriri buruzko 2014ko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu duena.

Jakinarazpen hau indarrean egongo da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala