Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2016ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1179

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2015-2016 ikasturterako emandako diru-laguntzak jakinarazten dituena.

2015.eko azaroaren 27ko EHAAn, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 17ko Agindua argitaratu zen, 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2015-2016 ikasturterako diru-laguntzak eskuratzeko baldintzak arautzen duena.

Aipatu aginduaren 12.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidulizatua egingo ez zaienik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpen honi atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, a 2016ko martzoaren 1a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala