Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2016ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1177

AGINDUA, 2016ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Santa María de Artagan» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko «Santa María de Artagan» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta lehendik baimendutako Lanbide Heziketako beste heziketa-ziklo bat kentzeko.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua, Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abuztuaren 15eko BOE); apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua, Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (maiatzaren 23ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 48003291.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Santa María de Artagan.»

Titularra: «Religiosas de María Ianua Coeli.»

Helbidea: Zabalbide kalea, 110.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera. ziklo 1, 20 ikaspostu.

– «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

○ «Merkataritza-jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.

○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 12a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala