Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2016ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1175

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen -errenta-galeraren ondoriozkoen- zenbatekoak espezifikatu eta ezagutzera ematen dituena, 2016ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako.

227/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastigintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko, Europaren laguntza-neurriak aplikatu eta garatzeko dena.

Bada, dekretu horren IV. kapituluan, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko planetarako laguntzak arautzen dira. Eta 32. artikuluan, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko planean parte hartzen duten pertsonak konpentsatzeko laguntza bat ezartzen da, plan hori aplikatzearen ondoriozko diru-sarrera galerak direla-eta. Konpentsazio horren zenbatekoa hauxe izango da: berregituratu eta birmoldatu behar diren partzelak non kokatzen diren, hangoxeko lurralde historikoko kalitateko ardoaren aldean, mahatsak azken hiru kanpainetan izan duen bataz besteko balioaren % 25ekoa.

Jatorrizko deituren kontseilu arautzailek eta foru-aldundiek emandako datuetan oinarriturik prestatutako txostenak aztertu dituzte Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eta jatorrizko deituren kontseilu arautzaileek, eta abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuko 32.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, espezifikatu eta ezagutzera ematen dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen -errenta-galeraren ondoriozkoen- zenbatekoak, 2016ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako direnak.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 2016ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen -errenta-galeraren ondoriozkoen- zenbatekoak honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala