Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1149

IRAGARKIA, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2016ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez irekita diziplina-espedienteari dagokion kargu-orria emateko epea luzatu dela eta deklarazioa hartzeko zitazio-eguna jakinarazteko dena.

Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2016ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez hasitako diziplina-espedientearen prozeduran Imelda Salutregui Zuazo andreari, Ispasterko Udaleko idazkari-kontuhartzaileari, orain arte bidali zaizkion jakinarazpenek ez dute ondoriorik izan; jakinarazpen horietan, zehazki, aditzera eman zaio kargu-orria emateko epea luzatu dela eta noiz izango den deklarazioa hartzeko zitazioa. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, eta Estatuko Administrazioko Funtzionarioen Diziplina Araubidearen Araudiaren III. kapituluan xedatutakoa betetzeko (urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuak onartu zuen araudi hori), iragarki honen bidez, Salutregui Zuazo andreari honako hauek jakinarazten zaizkio:

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2016ko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez, karguen plegua emateko epea luzatu zen.

Bigarrena.– Dei egiten zaio 2016ko martxoaren 21ean, goizeko 10:00etan, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan agertzeko (helbidea: Donostia kalea 1, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusiaren eraikina, 1. solairua, Lakua II, Vitoria-Gasteiz), aipatutako espediente hori eragin zuten gertakariei buruzko deklarazioa eman dezan.

Era berean, interesdunari zera jakinarazi nahi zaio: epe horretan agertzen ez bada, adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako eta espresuki aipatu nahi zaio deklarazioa hartzea bere interesen defentsan esateko daukana entzuteko duen eskubidearen berme bat dela, eta hortaz azaltzen ez bada eskubide horri uko egiten diola ulertuko dela, horrek diziplina-prozedurarekin era normalean jarraitzeko arazorik sortuko ez duelarik.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 10a.

Espedientearen idazkaria,

MARÍA JOSÉ ARMENTIA PÉREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala