Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1143

EDIKTUA, kargak kentzeko 982/2015 zenbakiko espedientearen ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: kargak kentzeko 982/2015 espedientea.

Demandatzailea: Olga Santamaria Fernandez.

Justizia Adminsitrazioaren letradu Cristina Rubio Domingok ziurtatzen du espediente horretan epaia eman dela eta honako hau dela epaitza:

Baiesten dut Olga Santamaría Fernándezen eskaera, Corona Tourman y Bollaren aldeko errentamendu-eskubidearen karga kentzekoa; haren titulartasuneko 5731 finkak du atxikita karga hori, hiri honetako 5 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta.

Ebazpen honen irmotasunak, hitzezko testigantzaren bidez, titulu nahikoa izango da karga ezeztatzea lortzeko.

Jakinarazi egin behar da.

Corona Tourman y Bolla demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala