Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1142

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 266/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: utza. hitz. jud.; 266/2015.

Demandatzailea: Jose Fernando Gomez Bezanilla.

Abokatua: Juan Jose Gorritxategi Gorosabel.

Prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Demandatua: Antonio Gomez Bezanilla.

Gaia: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2016-02-15ean. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

XEDAPENAK

1.– Atzera egindakotzat jotzen da Jose Fernando Gomez Bezanilla jauna, Antonio Gomez Bezanillaren aurka sustatutako demandan. Demandaren gaia: prekarioagatiko utzarazpena.

2.– Kostuak alderdi auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio.

3.– Amaitutzat ematen da prozesua. Artxiba bitez jarduketak.

Bereiz bitez prozedura honetara ekarritako dokumentuak, eta itzul bekizkie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa jarrita, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan (PZLko 455. artikulua). Errekurtsoa idatziz jarri beharko da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLko 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, aipatutako zenbatekoa sartu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan (kontu zk.: 1836 0000 03 0266 15), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela zehaztu beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa jartzean egiaztatu beharko da diru hori zainpean jarri izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.

Hori erabaki eta sinatzen du epaileak. Fede ematen dut.

Sinadura Sinadura

Epailearen sinadura Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura

Antonio Gomez Bezanilla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko otsailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala