Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1139

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 343/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 343/2015 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Rosana Pablos Prieto.

Abokatua: David Fernandez Cabezas.

Prokuradorea.

Demandatua: Naiara Cardoso Seco eta Oscar Sanchez Madruga.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Naiara Cardoso Seco eta Oscar Sánchez Madruga-ren aurka, Rosana Pablos Prieto-k aurkeztutako demanda osoan baiesten dut; eta:

1.– Naiara Cardoso Seco eta Oscar Sánchez Madruga kondenatzen ditut 1.190,27 euro eta interes legezkoak ordaintzera.

2.- Kostuak ordaintzera kondenatzen dut Naiara Cardoso Seco.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Naiara Cardoso Seco demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Epaitegiko iragarki-oholean argitaratu ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala