Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1138

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 15ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere. Dekretuko 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak ere errespetatu dira.

Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluak 2016ko martxoaren 14ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Uraren Euskal Agentziako lan-kontratudun langileentzako lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Administrazio Kontseiluaren 2016ko martxoaren 14ko Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren arabera dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 15a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala