Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1136

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 4koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez jendaurrean jartzen da Hernaniko (Gipuzkoa) Ibaiondo industrialdeko Krosaki AMR Refractarios SA enpresaren proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ingurumen-baimen bateratua aldatzeko eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea, edo, hori ezinezkoa denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuko sistema bat ezartzen du, ingurumen osoa babes dezan.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek haren xedea bete dezaten behar diren baldintzak ezartzea, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten hainbat herri-administrazioren koordinazioa bermatu eta herritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, proiektu publikoek zein pribatuek, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar dute, legean adierazten den moduan.

Ingurumen-organo honetan ingurumeneko baimen bateratua lortzeko izapidea hasi da, Hernaniko (Gipuzkoa) Krosaki AMR Refractarios SA enpresak ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa egiteko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egiteko aurkeztutako proiektuarena; izan ere, proiektua kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean dago jasota.

Krosaki AMR Refractarios SA enpresak ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa egiteko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkeztutako proiektuarena; izan ere, proiektua ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean dago jasota.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak aurreikusten duen prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, autonomia-erkidegoek beharrezko neurriak hartuko dituzte ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduera nahitaezkoak direnean eta eskumena autonomia-erkidegoari dagokionean ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko.

Ondorioz, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri behar dira, Hernaniko (Gipuzkoa) Krosaki AMR Refractarios SA enpresak sustatuta ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Honako hauek ikusi dira: Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; eta, oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Hernaniko (Gipuzkoa) Krosaki AMR Refractarios SA enpresak sustatuta ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.- Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), baita Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo 70, 20015 Donostia).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Hernaniko Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jartzeko epean erakutsi dezan.

Era berean, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (https://euskadi.eus) izango da, herritarrek errazago eskura dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala