Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1133

AGINDUA, 2016ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide batzuk lehenengo aldiz izendatzen dituena.

1982ko irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) arautzen du. Euskararen Gaitasun Agirirako Azterketa Batzorde Ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko dituela adierazten da agindu horretako 36. artikuluan. Artikulu horrek, halaber, batzorde horretarako izendatutakoak berritzea ahalbidetzen du.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Honako hauek Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide izendatzea:

Amundarain Oronoz, Oihana.

Aranburu Artano, Jon.

Fernandez Martinez, Alba.

Garate Intxausti, Miriam.

Maiz Morea, Aimar.

Ugartemendia Otxoa de Alaiza, Olatz.

2. artikulua.– Izendapenek 2017ko abenduaren 31ra arte izango dute balioa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala