Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2016ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OÑATIKO UDALA
1127

IRAGARKIA, Oñatiko Udalerako 2016rako Lan Eskaintza Publikoaren ingurukoa.

Oñatiko Udalaren Osoko bilkurak, 2015eko abenduaren 17an egindako bileran, 2016rako Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda aldatzeko erabakia hartu ondoren, 2016rako Lan Eskaintza Publikoa ere onartu zuen, eta guztion jakinerako argitaratzen da, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Erregimen Lokalaren alorrean indarrean dauden legezko xedapenen testu bateginaren 128.1 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 24. artikuluan xedatutakoa betez.

Oñati, 2016ko otsailaren 18a.

Alkatea,

MIKEL BIAIN BERRAONDO.

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2016

*** Txanda librean

- Funtzionarioak

Plaza: Administraria

Eskala: Administrazio Orokorra

Azpieskala: Administratiboa

Plaza kopurua: 3

- 2 % 100ean (Kontu hartzailetzara atxikia

Hirigintzara atxikia)

- 1 % 50ean (Idazkaritzara atxikia)

Sailkapen taldea: C1.

- Laboralak

Izena/ kategoria: Herri Eraikinen Mantenu arduraduna

Taldea: C2/D

Plaza kopurua:1

Izena/kategoria: Kale garbiketako arduraduna

Taldea: C2/D

Plaza kopurua:1

Izena/kategoria:Kale garbiketako peoi gidaria

Taldea: E

Plaza kopurua: 2

Izena/kategoria: Kale garbiketako peoia

Taldea: E

Plaza kopurua: 7 (Hauetako 1 desgaituentzako gordeta).

*** Barruko Txandan

- Funtzionarioak

AGENTE LEHENA

Txanda: Barne promozioa

Plaza: Agente Lehena

Eskala: Administrazio Berezia

Azpieskala: zerbitzu bereziak

Mota: Herri polizia eta laguntzailea

Plaza kopurua: 2

Sailkapen taldea: C1/C2.


Azterketa dokumentala