Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1124

IRAGARKIA, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen aroloko ezarritakoa ustezko arau-hausteengatiko zehapen-espedienteak ebazten dituzten Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aginduak jakinarazteko dena.

Espedientatuei agindua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61 artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpen gisa har dezaten; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Administrazio-bidea amaitzen duen aipatu aginduaren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, dagokion administrazioarekiko auzietarako epaitegiaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Aginduaren testu osoa eskuragarri du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala