
50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1123
IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-48A001-7-2016 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.
Aipatu erabakia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Erabaki horren arabera, jakinarazten da Francisco Cordon Martinez jaunari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2016ko otsailaren 10ean, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost egun daude zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumibidek Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Rekalde zumarkalea 39-A).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 29a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
RSS