Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1121

IRAGARKIA, Honen bidez, espediente batzuetan Joko eta ikuskizunen zuzendaria emandako ebazpenak jakinarazten dira, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeari dagokionak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

Ebazpenaren testu osoa eskura dute interesduenak honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala