
50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (275 KB - 4 orri.)
- EPUB (386 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1120
IRAGARKIA, honen bidez, Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat espediente irekitzeko emandako ebazpenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (LO1/92), Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (LO4/15) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoan (PSL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.
1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea aztertzeko, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio – Bizkaia), eta beren defentsarako egokitzat jotzen duten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitzote, prozeduran zehar erabili nahi dituzten frogabideak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordaintzen baduzue, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, herri-segurtasunaren babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskura daukazue iragarki honen lehengo puntuan ezarritako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2016ko martxoaren 3a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.
RSS