Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1112

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2016ko otsailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, helduen hezkuntzako alorrean jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 26ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetara ko Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsa atzeman da laburpenean eta honako ebazpen honen izenburuan, euskarazko bertsioan: «Ebazpena, 2016ko otsailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, helduen hezkuntzako alorrean jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko dena» (2016ko otsailaren 23ko EHAA, 36.zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko bertsioan, honako hau dioen lekuan:

«EBAZPENA, 2015eko otsailaren 1ekoa (...)»

honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2016ko otsailaren 1ekoa (...)»


Azterketa dokumentala