
50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1111
EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko abenduaren 1ekoa zuzentzeko dena. Horren bidez argitara eman zen lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisuri eta maistrari eragiten dieten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira aipatutako ebazpenean (2015eko abenduaren 11ko EHAA, 236. zk.) eta honela zuzentzen da:
1.– Eranskinean, 2015/5235 (17/6) orrialdean, Vitoria-Gasteizko Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan (UHEI) ez da agertu behar hau:
Izen-abizenak: Pinedo Uriarte, M. de los Angeles, NAN: 16251520. Espezialitatea: HHI Komunik. Ingelesa. HE: 2 B/V. Aldia: BT/IN; A.M.: B
Vitoria-Gasteizen, 2016ko urtarrilaren 26a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS