
50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 3 orri.)
- EPUB (229 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1110
EBAZPENA, 2015eko abenduaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, IRALE programan parte hartzen duten euskaltegiei 2015eko uda eta 2015-2016 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-gastuen ordainketaren berri ematen duena.
Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak (EHAA, 2015eko uztailaren 2koa) 2015eko udarako eta 2015-2016 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi zuten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Agindu horren ondorioz ebazpena jakinarazi du, 2015eko irailaren 28koa (EHAA, 2015eko urriaren 15ekoa), Hezkuntza sailburuordeak 2015eko udan eta 2015-2016 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena.
Ebazpen horrek, bere xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik ditu.
Hori guztia dela eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari dagokio 2015eko udan eta 2015-2016 ikasturtearen lehen hiruhilekoan emandako klaseak ordaintzea kasuan kasuko euskaltegi eta ikasketa-elkarteei. Eta, beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduaren babesean ordaindutako diru-kopuruak eta baita euskaltegi eta ikasketa-elkarteak ere argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.
RSS