
50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1109
AGINDUA, 2016ko otsailaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Irungo (Gipuzkoa) «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz ikastetxearen ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Arrecubieta y Urgull AP & D, S.L.» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Kunsthal, Koop. Elk.» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta zama guztiak. Ikastetxea Gipuzkoan dago, Irungo udalerriko Colon pasealekuko 101ean, eta 20009159 kode-zenbakia du.
2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 8a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS