Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1101

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 7koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan eta espezialitate berriak eskuratzekoan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedurak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitu ziren).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez (2016ko otsailaren 9ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozeduretarako deialdia egin zen.

Eskabideak betetzeko epea amaitu ondoren, aipatutako deialdiak 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan eta espezialitate berriak eskuratzekoan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitu ziren). Kanpoan utzitakoen kasuan arrazoia adierazten da.

2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» edo, kasuaren arabera, «EPE2016.Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» -> «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea hautatu) -> «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2016. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa» -> «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» edo, kasuaren arabera, «EPE2016.Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» -> «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, hamar egun balioduneko epean, argitara eman den egunaren biharamunetik hasita, edo zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo uztea eragin duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak atzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 7a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala