
50. zk., 2016ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1100
126/2016 EBAZPENA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 1031/2015 Ebazpena zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu zen.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko, 1031/2015 Ebazpenaren bidez, (2015eko ekainaren 15eko EHAA, 110. zk.), Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu zen.
Bigarrena.– Akatsa antzeman da 1031/2015 Ebazpena aztertu ondoren, bigarren paragrafoan, hain zuzen ere. Beraz, «hautagai bakarrak aurkeztu dituen» ordez «hautagaiek aurkeztu dituzten» esan behar du.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluaren arabera: «Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»
Horiek guztiak horrela, Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretuak, azaroaren 11koak, xedatutakoarekin bat etorriz.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aipatu hutsa zuzentzea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena 1031/2015 Ebazpenaren bigarren paragrafoa aldatzea, testu zuzena «hautagaiek aurkeztu dituzten» delarik.
Bigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Giza Baliabideetako Zuzendariodetzari eta Uribeko ESIri.
Errekurtso honek amaiera ematen dio bide administratiboari, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegia egokian, bi hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean oinarritutako besterik jartzea, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.2, 14.2 eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
RSS