Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1097

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuordearen 2016ko urtarrilaren 26ko ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, B-2/2015-T zehapen-espedientean aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.

2016ko urtarrilaren 26an, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak 1000 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra aurkeztu zuen gorako errekurtsoa ezesteko.

Maria Marisol Rodriguez Peralta andreari –Bilboko Autonomia kaleko 22ko etxabean dagoen «Bar The Gallery» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Horretarako, bi hilabeteko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, egokia irizten den beste edozein errekurtso aurkez daiteke. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua, Bilbao (Bizkaia); Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hileko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hileko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte.

Diru-sarrera banku honetan eta kontu korronte honetan egingo da, espedientearen zenbakia adierazita:

Kutxa Bank –Kontu-zenbakia: IBAN ES85 2095 0611 0132 3906 8030– Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta behar diren gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epeak kontatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2016ko otsailaren 16a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala