Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2016ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1089

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 925/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Sandra Mata Medinak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Delitu arinei buruzko berehalako 1126/2015 judizioaren gainean, epaia eman da. Hau dio:

87/2015 EPAIA

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko irailaren hirua.

Alderdi akusatzailea: Fiskaltza.

Alderdi salatua: Marius Cristian Feraru eta Adrian Vilcu.

Judizioko gaia: ebasketa.

EPAITZA

Kondenatzen ditut Marius Cristian Feraru eta Adrian Vilcu, ebasketa-delitu arin bat egiteagatik, honelako zigor banatara: 3 hileko isuna, egunean 6 euroko kuota; baita auzi honetako kostuak ordaintzera ere.

Isun-zigorra borondatez edo premiamendu-bidean ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa sortu, eta askatasuna kenduko zaie egun batez, ordaindu gabeko bi kuotako, edo, hala nahi izanez gero, gizartearentzako lanak egin beharko ditu egun kopuru berean.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, epai hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota gera dadin eta Marius Cristian Feraruri jakinarazpena egiteko balio dezan ematen dut idazki hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala