Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2016ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1035

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuen lantegiko piezak eta produktuak hornitzeko kontratua (2016-2017koa) lizitatzeko deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/028.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: ibilgailuen ordezko piezen eta produktuen hornidura.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

99.173,55 euro, BEZik gabe (120.000,00 euro, BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www.contratación.euskadi edo www.euskadi.eus/contratación

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 23a, 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua) M eraikina, 3. solairua.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari nahitaez: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: talde honen puntuazio osoa: 100 puntu.

– Prezioa: 70 puntu.

– Hornidura gauzatzeko epea: 10 puntu.

– Ibilgailuen lantegiko pertsonalarentzako prestakuntza-ikastaroak: 20 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Ponderazio automatikoa duten irizpideei loturiko gutun-azalak irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko apirilaren 6an, 12:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: EHAAko iragarkia esleipendunaren kontura (461,52 euro).

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http:// www.contratacion.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala