Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
997

AGINDUA, 2016ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia iragartzen duen agindua.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 1eko Aginduak (2015eko abenduaren 7ko EHAA, 233. zk.), ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdiarena, 2. artikuluan zehazten du diru-laguntza horiek finantzatzeko erabiliko den zenbatekoa.

Programa honi emandako guztizko zenbatekoa berrikusita egiaztatzen denez, zenbateko hori aldatu behar da.

Azaldutakoarengatik, indarreko legeriak ematen dizkidan eskuduntzez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako termino hauetan aldatzea ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia iragartzen duen aginduaren 2. artikulua. Honela idatzita geratuko da:

«2. artikulua.– Laguntzen finantzaketa.

Agindu honen bidez araututako laguntzak finantzatzeko 290.000 euro erabiliko dira».

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala