Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2016ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
989

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan 9/2016 prozedura arruntaren bitartez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Errekurtso hori Polizia eta Larrialdietako zuzendari nagusiaren 2015eko azaroaren 15eko Ebazpenaren aurka aurkeztu da, haren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten baitu.

Egintzaren aurrekariak: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko irailaren 4ko Ebazpena. Horren bitartez, errekurtsogilea bazter utzi zen, 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko deitutako hautaketa-prozeduratik.

Espediente-zenbakia: PA 83/2015/AD.

Iragarki hau argitaratzen da, interesdunek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzeko; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazio eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Arkauti, 2016ko otsailaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala