Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2016ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
979

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 644/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, neurriak aldatzeko 644/2014 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita 2016-02-10ean; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Fco. Jose Garcia Ruiz jaunari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau; demandatuari aditzera ematen zaio, halaber, ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei eguneko epean.

Bilbao, 2016ko otsailaren 10a.

Justizia Administrazioaren letradua,

SERGIO PIÑAN SUAREZ.


Azterketa dokumentala