Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2016ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
977

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 357/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 357/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Virginia Quezada Torrico.

Alderdi demandatua: Fausto Ismael Estrada Yana.

Gaia.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta hau dio:

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, 357/2015 (O) prozedura bideratu da, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei buruzkoa, eta haren autoetan epaia eman da 2015eko otsailaren 5ean.

Demandatuari legezko jakinarazpen gisa balio dakiola, non den ez baitakigu, eta, aldi berean, jakinarazten zaio epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Hau eman eta sinatzen dut, bikoiztuta, argitara dadin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-taulan.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala