Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2016ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
975

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Honen bidez agintzen da 2016ko otsailaren 11n Ekonomia eta Enpresa Fakultateko batzarrak «Fakultateko Batzarraren eginkizunak ataletako batzarrei eskuordetzea» dela-eta hartutako erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

2016ko urtarrilaren 4an argitaratutako UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Aratuegiak lehenengo xedapen gehigarriaren 4. ataleko k) puntuan jasotzen du zein diren ikastegietako ataletako batzarrek izango dituzten eskumenak, eta, besteak beste, ondokoa aipatzen du: «Ikastegiko batzarrak eskuordetzan emandako gainerako guztiak».

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Batzarrak, 2016ko otsailaren 11n, Fakultateko Batzarraren eginkizunak ataletako batzarrei eskuordetzan emateko erabakia hartu zuen:

«Ikastegiko batzar honek erabaki du ikastegiko ataletako batzarrei eskuordetzea UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren 10.2 artikuluan jasotako eginkizunak, salbu eta arautegi horretako 10.3 artikuluan ez eskuordetzeko ageri direnak, betiere eginkizun horien erabilerak kasuan kasuko atalari bakarrik eragiten badio. Eskuordetze hau indarrean egongo da, Ikastegiko Batzarrak baliogabetzen ez duen bitartean, ikastegiko arautegia onartu arte».

Hori guztia kontuan hartuta eta Unibertsitatearen Estatutuetako 186. eta 187. artikuluek eman dizkidaten eskumenen babesean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko 2016ko otsailaren 11n Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Batzarrak «Fakultateko Batzarraren eginkizunak ataletako batzarrei eskuordetzea» dela-eta hartutako erabakia.

Bigarrena.– Ebazpen hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratzen den egunean bertan.

Leioa, 2016ko otsailaren 17a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala