Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2016ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
973

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 9koa, Gazteria eta Kirolen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2016. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 11ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2016. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2015eko azaroaren 16an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren eranskinaren 11.1 oinarrian xedaturikoa betetzeko, Gazteria eta Kirolen zuzendariak ebazpena eman du 2016ko urtarrilaren 25ean. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2016. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.

Gazteria eta Kirolen zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aginduaren eranskinaren 11.2 oinarrian xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2016. ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikusi I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko azaroaren 11n emandako Aginduaren babespean (2015eko azaroaren 16ko EHAA).

Bigarren artikulua.– Argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, onartu ez diren proiektuen zerrenda (ikusi II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 9a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala