Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2016ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
970

9/2016 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, CLH Compañía Logística de Hidrocarburos enpresak Zierbenan (Bilboko Portuan) dituen Biltegiratze-instalazioetako Kanpoko Larrialdietako Plana onartzeko Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen duena.

2016ko otsailaren 23an egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartu zuen: CLH Compañía Logística de Hidrocarburos enpresak Zierbenan (Bilboko Portuan) dituen Biltegiratze-instalazioetako Kanpoko Larrialdietako Plana onartzea, eta horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– CLH Compañía Logística de Hidrocarburos enpresak Zierbenan (Bilboko Portuan) dituen Biltegiratze-instalazioetako Kanpoko Larrialdietako Plana onartzeko Erabakia, eranskinean jasotzen dena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 25EKO 9/2016 EBAZPENARENA
CLH COMPAÑÍA LOGÍSTICA DE HIDROCARBUROS ENPRESAK ZIERBENAN (BILBOKO PORTUAN) DITUEN BILTEGIRATZE-INSTALAZIOETAKO KANPOKO LARRIALDIETAKO PLANA ONARTZEN DUEN ERABAKIA

Erabaki-proposamen helburua da: Kanpoko Larrialdietako Plana (Aurrerantzean KLP), idazpuruan aipatzen dena, Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea, horrek onar dezan.

Bestalde, aipatu plana onartzeak ekarriko du Bilboko Portu Autonomo, Zierbena eta Santurtziko zonako Industrialdearen KLP aldatzea. KLP horretan honako hauek sartzen dira: era horretako plan bat izateko obligazioa izanik zona horretan diharduten enpresa ezberdinen KLPk.

Babes Zibilaren arloan, Estatuko araudi oinarrizkoa honako hauek osatzen dute: Babes Zibilaren Sistema Nazionalaren 17/2015 Legea, uztailaren 9koa, irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaz garatua, Gai arriskutsuak tarteko diren istripu larrietako arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen ditu dekretu horrek; 1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa, Gai arriskutsuak tarteko diren istripu larrietako arriskuak kontrolatzeko babes zibileko Zuzentarau Oinarrizkoa onartzen duena. Azken dekretu horretan honako katalogo ofiziala aurreikusten da: babes zibileko larrialdia sortu lezaketen jarduerena; eta, bestalde, halako jarduerak burutzen dituzten enpresei KLP izateko obligazioa ezartzen die, izan litezkeen istripu larrien ondorioak aurreikusi eta arintzekoa, aldez aurretik haiek aztertu, sailkatu eta ebaluatu direlarik. Aipatu KLP horretan finkatu egin beharko dira babes neurri egokiak, behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eta esku hartuko luketen agintaritza, organo eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Babes Zibileko halako planak plan berezi gisa sailkatzen dira, eta industrialek eta babes zibilaren arloan eskumen dituzten organo administratibo eskudunek prestatzen dituzte, elkarlanean. Babes Zibileko Sistema Nazionalaren Kontseiluak halako planei buruzko txostena egin beharko du, Babes Zibileko Sistema Nazionalari egokitu daitezen; eta, azkenik, administrazio egokiari dagokio haiek onartzea, delako planaren aplikazioko lurralde-eremuaren arabera.

Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 14.3 artikuluan xedatzen denez, plan bereziak egingo dira metodologia tekniko-zientifiko zehatza eskatzen duten arrisku zehatzei aurre egiteko, Babes Zibilari buruzko Oinarrizko Arauan jasotzen diren eta Autonomia Erkidegoan eragina duten arriskuen kasuan batez ere, arriskuen analisiak emandako emaitzen arabera, betiere. Bestalde, 8.1.a) artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak plan berezi horiei buruzko txostena egin beharko du aldez aurretik. Babes zibilaren arloan, herri-administrazioen koordinazio eta kooperaziorako organo kolegiatua da batzorde hori.

Gai arriskutsuak tarteko diren istripu larrietako arriskuak kontrolatzeko neurriei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunak zehazten dituen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuak Segurtasun Sailari honako funtzio hauek esleitzen dizkio, besteak beste: Euskal Autonomia Erkidegoak kokatuak izanik, eragiten zaien industrietako kanpoko larrialdietako planak prestatu, izapidetu eta igortzea, homologatuak izan daitezen; betiere, Arrisku Kimikoen Oinarrizko Zuzentarauan jasotako irizpideekin bat etorriz, eta industrialek, kanpoko larrialdietako planek eta tokiko agintaritzek ematen dituzten informazioetan oinarriturik.

Bada, onartzeko aurkezten den KLP hau prestatu du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste ente eta zerbitzu administratibo batzuekin elkarlanean, eta, 2015eko abenduaren 3an, Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak aho batez emandako aldeko txostena izan du.

Bestalde, Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legea, lehengoa, indarrean zegoela izapidetu zen plan hau, eta lege horrekin bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeari homologazioa eskatu zitzaion; eta Babes Zibilaren Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legea berriak indarra hartu ostean ez da beharrezko halako homologaziorik, aski baita Babez Zibileko Kontseilu Nazionalak txostena ematea, zeren kontseilu horrek aipatu batzordea ordeztu baitu. Aipatu kontseiluaren egoitzan, Plana jaso zenetik hamar egun balioduneko epea igaro da eta Planari buruzko objekziorik ez da formulatu; beraz, egoki da Autonomia Erkidegoko organo eskudunak onar dezan.

Horregatik guztiagatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, eta aurrez eztabaidatu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak hau erabaki du:

ERABAKIA:

«Lehenengoa.– CLH Compañía Logística de Hidrocarburos enpresak Zierbenan (Bilboko Portuan) dituen Biltegiratze-instalazioetako Kanpoko Larrialdietako Plana onartzea.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aginduko du erabaki hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».


Azterketa dokumentala