Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
958

IRAGARKIA, Teknologia Garbien EAEko Zerrenda gaurkotzeko eta onartzeko den aginduaren proiektua jendaurrean jartzekoa.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Teknologia Garbien EAEko Zerrenda gaurkotzeko eta onartzeko den aginduaren proiektua landu du; eta proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Xede horretarako, proiektua jendaurrean jarri da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8. artikuluaren arabera; eta iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita 30 egun balioduneko epea nahikoa dela erabaki da.

Proiektuaren testua herritarren esku egongo da Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren webgunean (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 22a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala