
42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
957
IRAGARKIA, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak B-10/2016-T zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.
Jose Luis Garcia de Diego jaunari –Getxoko Particular Alonso kaleko 3an dagoen «Bar Anaiak» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko otsailaren 3an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin batengatik (tabakoa).
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabaki hori ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epea zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2016ko otsailaren 19a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.
RSS