Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
956

IRAGARKIA, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, 7/2016-A prozedura laburtuan bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Segurtasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 21eko Aginduarekin lotuta, zeinaren bidez gora jotzeko errekurtsoa ezesten baita.

Aurrekariak: 2015eko uztailaren 24ko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zeinaren bidez behin betiko atxikitzen baitira Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak (izendapen askearen eta berariazko merezimendu-lehiaketaren sistemen bidez hornitu beharrekoak), Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak hornitzeko prozeduran. Prozedura hori 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez deitu zen (C106, C107 eta C108), honako kategoria hauetarako: Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategoriak zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategoriak.

Espediente zk.: PCA-059/2016-XII.

Interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko aukera izan dezaten bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 24a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala