Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
955

IRAGARKIA, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (15/2016 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. Errekurtso hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak 2015eko azaroaren 3an emandako Ebazpenaren kontra jarri da.

Aurrekariak: goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (15/2016 prozedura arrunta) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko azaroaren 3ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horrek ezetsi egiten du 2015eko irailaren 4ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horrek deklaratzen zuen errekurtsogilea bazter geratzen zela Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik.

Espediente zk.: AAP 049/2016-VI.

Iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014ko Legeak aldatua). Interesdunek aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Arkauti, 2016ko otsailaren 24a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala