Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
954

IRAGARKIA, interesdunei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu honen bidez Karrantza Haranean (Bizkaia) den Villapaterna jauregi-eliza, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartu da.

Aipatutako agindua interesdunei jakinarazten saiatu arren, ezin izan da jakinarazpena gauzatu hemen ezarritakoaren arabera: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.

Ondorioz, ondoren aipatzen den interesdunari jakinarazten zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Agindua, zeinaren bidez Karrantza Haranean (Bizkaia) den Villapaterna jauregi-eliza, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzen baita.

Goian aipatutako interesdunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 19a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala