Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
952

IRAGARKIA, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko urtarrilaren 28ko Ebazpena inputatuari jakinarazteko dena. Ebazpenak inputatu horri zehapen- espediente bat irekitzeko erabakia adierazten du.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Espedientearen deskribapen laburra:

1.– Hautsi den araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen, 31, p) artikulua.

2.– Arau-haustearen deskripzioa: arau-hauste larria: legez agintzen diren funtsezko eskakizunak bete gabe jardutea.

3.– Proposatutako zehapena: lau mila (4.000) euro.

4.– Legezko ohartarazpenak:

– Prozeduraren instrukziogilea: Alfredo Miguel Peña Berraondo.

– Errekusazio-araubidea: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikulua.

– 15 eguneko epea: alegazioak aurkeztu, frogaldi bat irekitzeko eskatzeko eta egokitzat jotzen dituen frogatzeko bideak proposatzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala