Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
950

IRAGARKIA, Zeleta, S.L. baltzuaren eskariz hasarazitako desjabetze-espedientean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean erakusteko dena. Espediente horrek helburutzat honako hau du: «Duquesa» izeneko C) Sekzioko Baliabideak ustiatzeko 4358 Emakida esplotatzeko terrenoak desjabetzea; emakida hori, Deban dago kokatua, eta aipatu baltzuari dagokio.

I.– «Duquesa» izeneko C) Sekzioko baliabideak ustiatzeko emakidaren titularra denez, Zeleta, S.L. baltzuak ondokoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailari: Deba udalerrian kokatutako «Duquesa» izeneko meategi-esplotazioaren lanek, instalazioek eta zerbitzuek eragiten dieten ondasunak eta eskubideak okupatzeko, desjabetze-espedientea hastea.

II.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeren Erregelamenduaren 56.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, argitara ematen da ondasun eta eskubideen zerrenda, zertarako-eta hamabost eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, hain justu ere ondasunak okupatzeri eta baliatzeari eta ondasunen egoera material eta legezkoari dagokienez, edo egoki irizten dioten beste edozein gorabeherari dagokionez.

ERAGINPEKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA:

I.– Debako 1731. finka.

Ugarte-Zarreko-Saletxe-Aldea izeneko haitz-lekua eta pagadia, Debako jurisdikzioko Lastur auzunean kokatua, hirurehun eta laurogeita hiru area eta zentiarea bateko neurria duena; eta ekialdean Faustino Aguirregabiriaren terrenoekin egiten du muga; hegoaldean, Juán José Martija eta Julían Lojendiorenekin; mendebaldean, Francisco Aramberri eta Juan Agustín Oñederrarenekin; eta iparraldean, Albizuri baserriaren eranskinekin. Saletxe bat dauka.

Desjabetu behar den azalera: 27.340 m2.

Titularra/k:

Nicolas Unanue Uranga.

Jesus Maria Unanue Uranga.

David Unanue Uranga.

II.– Debako 1323. finka (Katastroko erreferentzia: 30-005).

Landa-lurra: ehun eta hogeita hamabost areako terreno zatia, Retilluaran izeneko handiago baten ekialdean kokatua, Debako jurisdikzioan, iparraldean Pedro Iturrioz eta Señor Duque de Grandad-arenarekin muga egiten duelarik; ekialdean, aipatu Señor Duquearenarekin; hegoaldean, Francisco Orbegozoren zati batekin, eta sartaldean, José Miguel Martijarenarekin. Hogeita hamargarren poligonoko bosgarren partzelari dagokio. Katastroko partzela horretan kokatzen da jabe berberaren 1324. Finka.

Titularra:

Sabino Aguirregabiria Aguirregabiria.

III.– Debako 1324. finka (Katastroko erreferentzia: 30-005).

Landa-lurra: Retilluaran izeneko terreno-zatiaren ekialdeko partearen zatiki bat, Debako jurisdikzioan, hirurogeita hamaika area dituena, iparraldean José Miguel Martijarenarekin egiten du muga, lehenago, egun Faustino Aguirregaviriarenarekin; ekialdean, Señor Duque de Granadarenarekin; hegoaldean, Duque horrenarekin, sartaldean, Francisco Orbegozorenarekin. Hogeita hamargarren poligonoko hogeita seigarren partzelari dagokio.

Desjabetu behar den azalera, 1323. eta 1324. finkak: 7.272 m2.

Titularra:

Sabino Aguirregabiria Aguirregabiria.

IV.– Debako 15. zenbakiko katastroko finka (Katastroko erreferentzia: 30-015).

Administrazio-espedientean jasotako katastro-planoaren eta datuen arabera. Hostozabalekoen basoa; 30. poligonoko 15. zenbakiko partzela, Erretilloa izenekoa, iparraldean muga egiten du Hermanos Unanue Urangaren jabegokoekin (Ugartezaharra-Saletxealdea partzela, 34. poligonoko 30. zenbakikoa) eta Troyakontrolekoekin (30. poligonoko 13. zenbakikoa, ekialderantz ere ematen duena). Hegoaldean, Sabino Agirregabiriaren jabetzako Etxeko Basoa partzelarekin egiten du muga (30. poligonoko 5. zenbakikoa); eta sartaldean, Jose Miguel Martija jabegokoekin, katastroko 30. poligonoko 2. zenbakikoa delarik partzela).

Desjabetu behar den azalera: 6.537 m2.

Titularra:

Simón Goicoechea Ormaechea.

Guztiarekin ere, min/004/2016 administrazio-espedientean zehazki azaltzen dira aipatu partzelen desjabetzeari buruzko detaileak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren eta Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren bulegoetan kontsulta dezakete espediente hori interesdunek.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea garatzen duen Erregelamenduaren 17.2 artikuluarekin bat etorriaz, bidezkoa da okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda argitara ematea, hain justu ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan zabalkunde handienetako egunkari baten. Era berean, iragarki-oholean para dezan, aipatu zerrendaren kopia bat igorriko zaio Deba Udalari; izan ere, Debakoa baita desjabetu behar den terrenoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 29a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala