Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
949

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, honako iragarki hau aldatzekoa: Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako obrei eta horren alboko obretan laneko segurtasun eta osasunaren arloko laguntza-zerbitzua emateko lizizitazio-iragarkia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, Argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak hauteman dira Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako obrei eta horren alboko obretan laneko segurtasun eta osasunaren arloko laguntza-zerbitzua emateko lizitazioari buruzko Iragarkian (2009ko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria,158. zk.). Horrenbestez, dagokion aldaketa egingo da, beste puntu bat sartuz, 11.a, euskarazko nahiz gaztelaniazko bertsioan; hona hemen puntu horren edukia:

«11.– Proiektu hau Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (Feder) kofinantzatuko du. Azkenik haren proposamena onartzen bada, Kontseiluaren 2006ko abenduaren 8ko 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluko 2. paragrafoaren d letran aurreikusitako zerrenda publikoan agertuko da».

Bilbao, 2016ko otsailaren 24a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala