Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
943

EDIKTUA, dibortzioari buruzko 459/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 459/2015 prozedura.

Demandatzailea: Jorge Luis Marcelino Sanchez.

Abokatua: Pablo Javier Palominos Garriga.

Prokuradorea: Francisco José del Bello Martín.

Demandatua: Gabriela Claudia Velazquez Remar.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-10ean. Hona hemen epaitza:

60/2016 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta bideratu den 459/2015 prozeduran emana, 2016ko otsailaren 10ean. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Jorge Luis Marcelino Sánchez, Del Bello prokuradoreak lagunduta, eta, bestetik, demandatua, Gabriela Claudia Velazquez Remar, zein auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Gabriela Claudia Velazquez Remar demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala