Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
942

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 101/2015 prozeduraren ondoriozkoa. Segidako traktuari berriro ekitea.

Nik, Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

jakinarazten dut: epaitegi honetan, segidakoko traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen gainean bideratutako 101/2015 prozedura bideratu da, Trifinio, S.L.k eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

Segidako traktuari berriro ekitea Hondarribiko 6942 zenbakiko erregistro-finkaren 1/16 zatiari dagokio. Finka horrek, zein Pisa S.A.ren izenean erregistratuta baitago, Hermenegildo Rodriguez Pérez eta haren emazte Maria Encarnación Ibáñez De Jorgeren izenean egiletsitako erosketa-eskrituran egindako akatsa dakar berekin (une horretan eteten da segidako traktua Jabetza Erregistroan). Hain zuzen ere, horien oinordekoei erosi zien Trifinio S.L.k aipatu 6942 finka (6960 eta 6033 finkez gain, aipatu proportzioetan), eta, orain, finka horren segidako traktuari berrio ekitea eskatzen da, Fernando Fernández Medina Madrilgo notarioaren aurrean 2007ko urriaren 17an egiletsitako salerosketa-eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 1.611).

Honen bidez, 2015-12-10eko probidentzian erabakitakoari jarraituz, honako hauei dei egiten zaie:Tomás Villanueva Echeverria eta María Luisa Iribas Ros, Miguel Vizcaino Marquez eta Encarnación Calderón Gómez, Baldomero Nicolás Correa Barajas eta María Gloria Barragan Astigarraga, Manuel Trujillo Jiménez eta Margarita Del Valle Colomer, Santiago Sosa Alguacil Carrasco eta Trinidad Alguacil Carrasco Davila. Horiez gain, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei ere dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Irun (Gipuzkoa), 2015eko abenduaren 15a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala