
42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
936
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 14koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordearena, Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arautegia aldatzeko dena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan, euskarazko bertsioan: «Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 14koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordearena, Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arautegia aldatzeko dena» (2016ko otsailaren 1eko EHAA, 20. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko bertsioan, 2016/445 (5/3) orrialdean, 14.3 artikuluaren d) atalean, eranskinaren lehenengo puntuaren barruan,
Honako hau dioen lekuan:
«Proposamenean ezingo dira egon doktoregaiaren doktorego programakoak diren lau doktore baino gehiago.»
Honela esan behar du:
«Proposamenean ezingo dira egon doktoregaiaren doktorego programakoak diren hiru doktore baino gehiago.»
Euskarazko bertsioan, 2016/445 (5/4) orrialdean, 14.4 artikuluaren d) atalean, eranskinaren lehenengo puntuaren barruan,
Honako hau dioen lekuan:
«Proposamenean ezingo dira egon doktoregaiaren doktorego programakoak diren hiru doktore baino gehiago.»
Honela esan behar du:
«Proposamenean ezingo dira egon doktoregaiaren doktorego programakoak diren bi doktore baino gehiago.»
RSS