
42. zk., 2016ko martxoaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (405 KB - 10 orri.)
- EPUB (483 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
935
EBAZPENA, 2016ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak.
Neurketa-tresnen gaineko Estatuko kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak –339/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua– zigilu metrologikoak identifikatzeko irizpideak ezartzen ditu I. eranskinaren 17. atalean.
Kontrol Metrologikopean jartzen diren tresnak konpondu, aldatu eta egiaztatzeak tresna zigilatzea eskatzen du, manipulatua izan dadin saihesteko. Oro har, ebazpen horrek ezartzen ditu zigilu-mota ororen markak, tresnaren arabera, Kontrol Metrologikoko Erregistroaren egiaztagirietan eta Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduen baimenen ebazpenak zehaztuko dira (EMEB), zeinek konpontzaileen eta izendatutako erakundeen identifikazio-markak sartuko baitituzte, baita, hala dagokienean, zigilu-mota ororen markak ere.
Ondorioz, komenigarri da definitzea zigiluen formatu zehatza eta bateratzea inskripzioetarako irizpideak, ahalik eta argien interpretatu ahal izan daitezen.
Aintzat harturik Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza dela ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 2013ko apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA), hau
EBAZTEN DUT:
Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak, zeinak egokituko baitira ebazpen honen eranskinetan zehaztutakoari.
Agindu honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, eragile metrologikoek egun dituzten zigiluak erabiltzen jarraitu ahal izango dute 2017-01-01 arte.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.
I. ERANSKINA
1.– Arau-erreferentziak
– 32/2014 Legea, abenduaren 22koa, metrologiari buruzkoa.
– 889/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, neurketa-tresnen gaineko Estatuko kontrol metrologikoa arautzen duena.
– 339/2010 Errege Dekretua, matxoaren 19koa, aurreko errege dekretua aldatzen duena.
2.– Xedea eta aplikazio-eremua.
Eranskin honen xedea da:
– Definitzea konpontzaile metrologikoek eta Euskal Autonomia Erkidegoak (aurrerantzean, EAE) Kontrol Metrologikoko Erregistroan inskribatutako Erakunde Metrologiko Baimenduek erabiltzeko zigiluak.
– Aurreko paragrafoan zehaztutako eragileek Kontrol Metrologikoko faseetan erabiltzeko zigiluen markak zehaztea.
3.– Zigiluen ereduak eta tipologiak
Material solidokoak izango dira zigiluak; aurreikusitako kokapenaren ingurunearekin eta tresnan duten posizionatuarekin bat datorren erresistentzia-maila izango dute, babestu beharreko puntu irisgarrien helburuei eta sartuta dauden tresna-motari egokituta, eta aukera izango dute baimendutako identifikazioak edo konpondutako edo aldatutako tresnak kokatzeko beharrezko den bestelako edozein grabatzeko edo sartzeko.
Berariaz debekatzen da plomuzko zigiluak erabiltzea, haren toxikotasuna eta ingurumenarekiko eragin kaltegarri posibleak direla eta, eta baita ere iruzurrezko manipulazioa erraz gerta daitekeelako zenbait egoeratan.
Betekizun orokor hauek izan beharko dituzte zigiluek:
? Haren bortxaketa posiblearen soluzio bisual salatzailea emango dute.
? Ezabaezinak, iraunkorrak eta kanpoko erasoei erresistenteak izango dira, eta laserraren edo inprimaketa termodigitalaren bidez egin ahal izango dira.
? Duten forma geometrikoa gorabehera, neurriz bat egin beharko du zigilatu beharreko tresnarekin eta babestu beharreko puntuarekin.
Berariazko betekizun hauek izan beharko dituzte zigiluek:
a) Kable-mota
? Itxitura-mota birakaria izango da, kartela bat edo bi dituena, eta, haietako batean, zigiluaren zenbakia agertuko da.
? Zigiluak bere kartelan erakusgai dituen zenbakien azken hiru digituak gutxienez barne hartu beharko ditu zigilatutako errotoreak, eta horren ordezkatze posiblea antzematen duen lekuko bat ere bai.
? Zigilatu beharreko elementuaren arabera, luzera ezberdineko kableak erabiltzea ahalbidetuko dute.
? Kablea malgua izango da, erresistentzia egokia duena eta inolako zorrorik gabea.
b) Etiketa-mota
? Itsasgarriak izango dira.
? Aplikatzen diren oinarritik kentzean edo banatzen saiatzean, autosuntsituko dira, edo aplikatzen den oinarriaren gainean marka bat edo kentzen zaila den hondar-materiala ere utzi ahal izango dute, nahi izanez gero.
? Kanpoko eragileei, atmosferakoak zein urratzaileak, eta inpaktuei erresistente zaien material batez egina izango da.
Ondorengo taula hau helburu orientagarriekin sartzen da: bertan biltzen da zigilu-moten, materialen eta irizpide orokor zenbait eta tresna-motari aplikatzeari buruzko haren proposamena, zeinek lehenago adierazitako berariazko eskakizunak bete beharko baitituzte.
(Ikus .PDF)
4.– Inskripzioen definizioa
Zenbakizko identifikazioa, nahitaezkoa Euskal Autonomia Erkidegoko zigiluetan, 339/2010 Errege Dekretuak horretarako ezartzen duen idazkera berrian 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoaren arabera, formatu honetara doituko da:
01-Y- NNNNNNN
«01» zenbakiak EAEko Administrazioa identifikatzen du.
«Y» hizkiak zigiluaren eskatzaileak diharduen jardueraren sektorea identifikatzen du, zeinari gehituko baitzaio 7 digituko «NNNNNNN» zigiluaren zenbakizko identifikazioa.
a) Konpontzaileen kasuan, lehenengo hiru NNN hizkiek identifikatuko dute EAEk emandako RCMren izendapen-zenbakia (II. eranskina).
Adibidea: Zigiluak 0010001 zenbakitik aurrera eta korrelatiboki 0019999 zenbaki arte zenbakitu beharko ditu RCMn 001 inskripzioa duen konpontzaileak.
b) Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduen kasuan (aurrerantzean, EMEB), aldiz, lehenengo bi NN hizkiek identifikatuko dituzte EAEk izendatutako EMEBaren zigiluak (III. eranskina).
Adibidea: Zigiluak 0100001 zenbakitik aurrera eta korrelatiboki 0199999 zenbaki arte zenbakitu beharko ditu RCMn 01 inskripzioa duen EMEBku.
Aipatu kasu guztietan, gainerako NNNN hizkiak zenbaki korrelatiboak eta bakarrak izango dira, eta 7 digituko zenbaki-multzoa izango da, eta, hala behar denean, zeroekin osatuko da dagokion identifikazioa osatu arte.
Gainera, zigiluek EJ/GV terminoak, erabilera-urtea eta EAEk emandako Kontrol Metrologikoko Erregistro zenbakia izan beharko dituzte, II. eta III. eranskinetan zehaztu bezala.
Arauz ezarritako identifikazioez gain, zigiluaren ekoizlearen edo eragilearen merkataritza-identifikazioa izan ahal izango dituzte zigiluek, eta barne-hartze horiek ez dute identifikazio-nahasmenik sortuko arauz eska daitekeen identifikazioarekiko.
– Zigiluaren arduradun den erakundea identifikatuko dute zigiluaren aurkiaren aldetik erlaitzean grabatutako karaktereek, 7 arte.
– Eusko Jaurlaritza identifikatuko dute ifrentzuan grabatutako karaktere finkoek.
Inskripzio guztiek errespetatuko dituzte baimentzeko ebazpen edo ziurtagirietan dagokion erakundeari esleituak.
5.– Kontrol Metrologikoko Erregistroan inskribatutako erakundeak
EAEn, Kontrol Metrologikopean jartzen diren tresnak zigilatu behar dituzten eta izapidetze honetan definitutako zigiluak erabiltzen dituzten Kontrol Metrologikoko Erregistroan inskribatutako konpontzaile metrologiko guztiek, kolore gorriko formatuaren arabera erabiliko dituzte zigiluok (II. eranskina), eta Kontrol Metrologikoko Erregistro Zenbakia eta Eusko Jaurlaritzaren siglak izango dituzte.
6.– Erakunde Metrologiko Baimenduak
Izapide honetan definitutako zigiluak erabiltzen dituzten EMEBek laranja koloreko formatuaren arabera erabiliko dituzte zigiluok (III. eranskina), eta erakundearen identifikazioa eta Eusko Jaurlaritzaren siglak izango dituzte.
7.– Zigiluen kontrola eta jarraipena
Zigilu Metrologikoa erabiltzea dakarren jarduera orotan, tresnaren erregistro-liburuan argiki jasota geratu beharko dira konpontzaileak ezarritako zigiluen data eta zenbakiak.
Halaber, EMEBk bere ziurtagirian, oharretan, barne hartuko du erabilitako zigiluen zenbakiak eta mota.
Jarduera bakoitzean erabilitako zigiluen kontrola eta jarraipena egiteko, jarduera horiei dagozkien agirietan kontsignatutako zigiluen zenbakiekiko erkaketa hartuko da oinarri, izan tresnen titularrei dagozkien kopietan zein konpontzaile eta erakunde metrologikoek artxibatzeko kopietan.
II. ERANSKINA
KONPONTZAILE METROLOGIKOAK
a) BI AURPEGIKO ZIGILUAK:
(Ikus .PDF)
b) ZIGILU ITSASGARRIAK
RCM-ZK.:
01-Y-NNNNNNN
EJ-GV XX
1.– KONTROL METROLOGIKOKO ERREGISTRO-ZK.:
01: Euskal Autonomia Erkidegoaren zenbakia Kontrol Metrologikoko Erregistro Orokorrean (Euskadi: 01)
ETA: Kontrol Metrologikoko Erregistro Eremutan inskribatuta dagoen
ETA Eremu-zk. Eremuaren definizioa
M 1 Masa eta indarra
E 2 Elektrizitatea
G 3 Gasak
A 4 Ura
H 5 Hidrokarburoak
P 6 Presioa
D 7 Dimentsionala
V 8 Bolumetria
C 9 Kalorimetria eta termometria
T 10 Denbora eta frekuentzia
N 11 Aurreontziratuak
I 12 Tresna bereziak
NNNNNNN: Zigiluaren ordena-zenbakia
Konpontzailearen RCMri dagozkio lehenengo 3 NNN hizkiak
XX: Zigilua ezarri zeneko urtearen azken bi zenbakiak
2.– EUSKO JAURLARITZAREN SIGLAK: EJ / GV
3.– ZIGILUAREN KOLOREA: Gorria
III. ERANSKINA
EGIAZTAPEN METROLOGIKOKO ERAKUNDEA
a) BI AURPEGIKO ZIGILUAK:
(Ikus .PDF)
b) ZIGILU ITSASGARRIAK:
RCM-ZK.:
01-Y-NNNNNNN
EJ-GV XX
1.– KONTROL METROLOGIKOKO ERREGISTRO-ZK.:
01: Euskal Autonomia Erkidegoaren zenbakia Kontrol Metrologikoko Erregistro Orokorrean (Euskadi: 01)
ETA: Kontrol Metrologikoko zein Erregistro Eremutan inskribatuta dagoen:
ETA Eremu-zk. Eremuaren definizioa
M 1 Masa eta indarra
E 2 Elektrizitatea
G 3 Gasak
A 4 Ura
H 5 Hidrokarburoak
P 6 Presioa
D 7 Dimentsionala
V 8 Bolumetria
C 9 Kalorimetria eta termometria
T 10 Denbora eta frekuentzia
N 11 Aurreontziratuak
I 12 Tresna bereziak
NNNNNNN: Zigiluaren ordena-zenbakia.
Egiaztatze Erakundearen RCMri dagozkio lehenengo 2 NN hizkiak
XX: Zigilua ezarri zeneko urtearen azken bi zenbakiak
2.– EUSKO JAURLARITZAREN SIGLAK: EJ / GV
3.– ZIGILUAREN KOLOREA: Laranja
RSS