Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2016ko martxoaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
931

IRAGARKIA, 2016ko otsailaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioaren izapidea egiten baita proiektu honetarako: Gipuzkoako Leintz-Gatzagako gatz-baliabideak ustiatzeko proiektua eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutako ondorioetarako, jendaurrean jarriko da aipatutako dokumentazio hori.

Eskatzailea: Leintz-Gatzagako Udala, San Juan pasealekua 30, 20740 Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa).

Dokumentazio erabilgarria:

1.– Ustiapen-proiektua.

2.– Ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Jendaurrean jartzen da, aipatutako dokumentazioa aztertzeko aukera izan dadin, toki hauetan:

1.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo kalea 10, 20006 Donostia; 943 02 25 67 eta 943 02 25 15 telefonoak.

2.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Nahi beste erreklamazio edo alegazio egin daiteke, bikoiztuta, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko otsailaren 22a.

Eskumenak eskuordetuta (2015-11-13ko Ebazpena).

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala