Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2016ko martxoaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
923

AGINDUA, 2016ko otsailaren 11koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Inatec-Innovación Ambiental y Tecnológica fundazioak jardun-eremua aldatu duela; fundazio hori lehendik egon da inskribatuta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Fundazioen Erregistroan.

Jardun-eremua aldatzearen ondoriozko inskripzio-eskaera duen espedientea ikusi da, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Fundazioen Erregistrotik Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora aldatu da Inatec fundazioaren eratze-inskripzioa, honako hauek kontuan hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko irailaren 7an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera, Inatec-Innovación Ambiental y Tecnológica fundazioak jardun-eremua aldatzearen ondorioz eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Fundazioen Erregistrotik Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora aldatzearen ondorioz; fundazio horren sortzaileak merkataritza-erakunde hauek dira: Anker Medio Ambiente, SL, Deydesa 2000 SL eta Reidesa Recycling SA. Espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen eskaera horrekin batera.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2015eko abenduaren 15eko idazkiaren bidez, igorritako dokumentazioan ikusitako akatsak zuzentzeko eskatu zien interesdunei, eta 2016ko otsailaren 11n sartu zen eskatutako dokumentazio hori Herri Administrazio eta Justizia Sailean.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin du, fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko, eta 2015eko abenduaren 15ean fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.

Laugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, haren estatutuen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera:

Ingurumenaren arloan interesgarri diren produktu eta prozesu guztiak ikertzea eta garatzea, industriarako, oro har.

Bosgarrena.– Estatutuen 7. artikuluaren arabera, hau da fundazioaren egoitza: San Blas kalea 35, Goiain industrialdea, Legutio, Vitoria-Gasteiz (Araba); batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan jardungo du fundazioak.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea; patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago aurreikusita fundazioaren estatutuetan.

Zortzigarrena.– Fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hasierako patronatuko kideak hauek dira (karguek lau urteko indarraldia dute):

– Presidentea: Amaia Treviño Cortázar.

– Presidenteordea: Ion Erramun Olaeta Bolinaga.

– Idazkaria (ez da patronatuko kidea): Jon Barrenetxea-Arando Calzada.

– Kidea: Mikel Treviño Cortázar.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioa eratzeko espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin dira hauetan ezarritako eskakizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluak; hau da, lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-403 erregistro-zenbakiarekin–: Inatec-Innovación Ambiental y Tecnológica fundazioa, Legutiokoa (Araba); jardun-eremua aldatu duelako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Fundazioen Erregistrotik aldatu delako, eta hasierako patronatuko kideak aldatu direlako (zortzigarren aurrekaria), Ángel Fernández-Reyes Luis notarioaren aurrean 2015eko uztailaren 29an egiletsitako eskritura publikoan adierazitakoaren arabera (protokolo-zenbakia: 1006).

Bigarrena.– Fundazio hori, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala