
40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
918
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, ez da onartzen Segur Euskal Security SL enpresaren izenean eta haren ordez jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Ertzaintzaren zuzendariaren 2015eko azaroaren 25eko Ebazpenaren aurkakoa, desegokia izateagatik.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da aipatutako ebazpena jakinaraztearren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, errekurtsoa jar daiteke, interesdunaren barrutiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, edo Bilboko Auzi Epaitegian, bi hileko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago (REC-VIC-001/2016 espedientea, 405X1501184-1 espedientetik eratorria) honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E zonaldea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 19a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS